Tradizioa eta ibilbidea kategorian, Aberasturi izozkiak saritu dituzte, 20 urte baino gehiagoko ibilbidea eta belaunaldien arteko erreleboa uztartuz, jatorrizko esentziari eutsi eta garai berrietara egokitzeko gaitasuna aitortuta.
Komertzio sortu berria–Ekintzailetza saria Belarri’s saltokiak jaso du, azken hiru urteetan izandako inpaktuagatik, originaltasunagatik eta negozio-ereduagatik.
360º Iraunkortasuna atalean, Nothink saritu dute, kontsumo arduratsua, ekonomia zirkularra eta ingurumenarekiko zein gizartearekiko errespetua sustatzen dituen ereduagatik, Garapen Iraunkorreko Helburuakaz lerrokatuta.
Berrikuntza, negozio-ereduan eraldaketa kategorian, Mi mundo de azúcar izan da saritua, produktuari balioa gehitzen dioten zerbitzu eta salmenta-modu berriak arrakastaz txertatzeagatik.
Ekin merkatari saria Irati saltokiari eman diote, udalerriko enpresa-parkea dinamizatzeko ekimenetan eta tokiko erosketa sustatzeko programetan izandako parte-hartze aktiboagatik.
Azkenik, Getxoko arima saria Amets establezimenduak jaso du, eguneroko kontsumorako hurbileko saltoki gisa duen funtzio sozialagatik, identitateagatik eta bezeroarenganako arreta eredugarriagatik.