Juan Ortiz Bilboko jazz pianista Areetako musika eskolako entzunaretora iritsiko da otsailaren 7an, zapatuan. Tokion hamar urte baino gehiago eman ondoren, etxera itzuli da, eta bere azken bi diskoetako musika aurkeztuko du lehen aldiz. Bere proposamen musikala bluesean, jazz tradizionalean eta bebop-ean oinarritzen da. Anima zaitez!!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!