Egitaraua

Ederto pasatzeko hamaika aukera dakartzate aurtengo Algortako Inauteriek

Ander Zarraga 2026ko otsailaren 9a

Algortarrek prest dituzte 2026ko Inauteriak, eta otsailaren 20tik 22ra bitartean herria giro, kolore eta festaz beteko dituen egitarau oparoa aurkeztu dute daborduko. Aurtengo gaia Erdi Aroa izango da eta, protagonista nagusiak umeei, familiei eta gazteei zuzendutako jarduerak izango dira, hala nola tailerrak, kalejirak, mozorro-desfileak, musika, erromeria...

Egitaraua:

Otsailak 20, barikua

  • 17:15 Umeentzako tailerrak eta antzerkia: Kids&Us, San Nikolas plazan.
  • 18:30 Umeentzako txokolatada: San Nikolas ikastolaren eskutik, San Nikolas plazan.
  • 19:15 Ume eta familientzako diskofesta, San Nikolas plazan.
  • 20:00 Areatxu fanfarrea herrian zehar.

Otsailak 21, zapatua

  • 12:00 Haur eta familientzako photocalla, Zabala eskolan.
  • 12:00 Erraldoi eta buruhandiak: Agurra Taldea (Kasune–Katea–San Nikolas plaza–Kasino–Telletxe).
  • 12:00 Inauterietako kalejira: Itxartu Taldea (Tellagorritik hasita).
  • 12:30 Andres Isasi Musika Bandaren kalejira (Kateatik hasita).
  • 12:30 Drum&Karro poteo musikatua (Kasinotik hasita).
  • 13:00 Kimetz Abesbatzarekin kantu poteoa (Katea osoan).
  • 14:30 Familia-bazkaria, Zabala eskolan.
  • 15:00 Kuadrillen bazkaria, San Nikolas plazan.
  • 17:30 Bazkalosteko girotua, San Nikolas plazan.
  • 18:00 Ume, familia eta gazterdi mozorro-desfilea (Zabalatik Kasinora).
  • 19:00 Mozorro-lehiaketaren sari-banaketa, Kasinoan.
  • 19:00 Drum&Karro kalejira musikatua (Telletxetik hasita).
  • 19:30 Zumba Rosirekin, Kasinoan.
  • 20:00 2DeAn erromeria, Katean.
  • 21:30 Sapo y El Sello, Kasinoan..
  • 22:00 Pintxada: Estrella Electrónica (Mugarri eta Txiringito tabernetan).
  • 22:30 DJ Bull, San Nikolas plazan.

Otsailak 22, domeka

  • 11:30 Umeentzako tailerrak eta egur jolasak: Argia Fundazioa, San Nikolas plazan
  • 12:00 Euskal inauterien desfilea: Agurra Taldea (Telletxetik hasita)
  • 13:00 Merhezi kontzertua, Katean
  • 13:30 Txistorrada, San Nikolas plazan
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun