INAUTERIAK 2026

Itzubaltzeta/Romoko inauteriak...urdinez blai!

Izaro Garcia 2026ko otsailaren 10a

Ekintza guztiak Santa Eugenia plazan izango dira.

Otsailaren 14an baduzue hitzordua Itzubaltzeta/Romon! Zapatuan Aratusteak ospatuko dituzte, egitarau zabalagaz. Daborduko dena prest dago kaleak giro onez betetzeko, baina adi! aurtengo mozorroen gaia urdina da. Prest al duzue jantzia? Nor izango da originalena?

 Otsailak 14, zapatua

Ekintza guztiak Santa Eugenia plazan izango dira.

  • 11:30 Umeentzako tailerrak.
  • 12:00 Txistulariek herritik egingo dute kalejira.
  • 12:00-12:30 Umeen mozorro erakusketarako izen-ematea.
  • 13:00 Txikien mozorro erakusketa.
  • 15:00 Bazkari herrikoia.

*Bazkarirako ticketak Arotza Tabernan salgai.

  • 17:30 Kalejira.
  • 19:30 Dantzaplaza.
  • 18:30 Txokolate-jana.
  • 22:30 Errome Punk Erromeria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun