Bueltan da Algortako 3 Muga Goxua Txapelketa

Ander Zarraga 2026ko maiatzaren 15a

Iaz jokatu zuten Algortako lehen goxua txapelketa.. © GOXUA ALGORTA

Aurten, txapelketa banakako eta laburreko modalitatean jokatuko da, ohiko lau t´erdiko formatuan, eta finalak Algortako San Inazio frontoian jokatuko dituzte uztailaren 30ean. Izen-emateak daborduko zabalik daude honako lotura honetan, hilaren 21era arte.

Algortako 3 Muga Goxua Pilota Txapelketa maiatzaren 25etik uztailaren 30era bitartean jokatuko dute aurten, finalak Algortako jaietan jokatuko dituzte beraz. Txapelketa banakako eta laburreko modalitatean egingo dute, ohiko lau t'erdiko formatuan, baina "gure pilota eta frontoira moldatuta", hau da, pilotak ezin izango du botea eman 3ko muga zeharkatu barik. Hortik lehiaketaren izena.

Esan bezala, izen-emateak zabalik daude lotura honen bidez, eta jokalari bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu; 12 euro aurtengo txapelketako kamisetagaz. Antolatzaileek azaldu dutenez, mailak eta formatua parte-hartzaileen arabera antolatuko dute, eta jarri duten baldintza bakarra 16 urte baino gehiago izatea izango da.

Izen-ematea hilaren 21era arte egongo da zabalik eta lehen fasea maiatzaren 25etik ekainaren 28ra bitartean jokatuko dute. Kanporaketak ekainaren 29an hasi eta uztailaren 21ean bukatuko dira, eta semifinalak uztailaren 2an izango dira. Final handiak uztailaren 30ean jokatuko dira, Algortako San Inazio jaien baitan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun