Joan den eguaztenean, Getxoko Haszten Elkarteak, Athletic Club Fundazioa eta BBK Fundazioarekin elkarlanean, Bizkaiko lehenengo "Powerchair Football" gurpil-aulki elektrikoen taldea aurkeztu zuen. Bilboko BBK Aretoan egindako agerraldian, babesle eta senitartekoen artean, Amaia prestatzaileagaz eta Xabi, Peio eta Ronan taldekideakaz berba egiteko aukera izan genuen. "Kirol berri honen nondik norakoak ikasten ari gara, baina helburua garaipenak lortzea eta mailaz igotzea litzateke" azpimarratu zuten jokalari guztiek.
eka 10 Getxo
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!