Egitaraua

Getxo Folk jaialdiaren 42. edizioa hasi da!

Laura Fontalba Colomo

2024ko Getxo Folk jaialdia. © GETXOKO UDALA

Eguaztenean, Getxo Folkek bere 42. edizioari ekin zion. Aurten, jaialdiaren gune nagusiak Muxikebarri, Areetako Geltokia plaza eta Ereaga hondartzako aparkalekua dira. Eta bi egun jada igaro badira ere, oraindino badauka kaleak pizteko egitarau itzela. 

Gaur, irailaren 11n, goizeko 11:00etatik aurrera, Getxoko kaleak musikaz beteko dituzte Malvarichek, penintsulako hego-ekialdeko folklorearen berrinterpretazioan espezializatutako Murtziako taldeak, eta Klezmerama taldeak, Ekialdeko Europako klezmer musikan eta tradizioetan oinarritutako proposamen biziagaz, besteak beste. Gaua, berriz, folk rockaren talde erreferenteetako batek itxiko du: Celtas Cortos taldeak. 

Baina jaia ez da horregaz amaituko; zapatuan, gustu guztientzako hainbat artista eta musikari ikusteko aukera egongo da: Anna Ferrer, Mediterraneoko eta Balear Uharteetako sustrai-musikaren ahots berezienetako bat; Dulce Pontes, fadista portugaldarra, Europako musikaren ahots garrantzitsuenetako bat; eta En Tol Sarmieno taldea, azken urteotan Euskal Herriko musikaren izen nagusietako bat bihurtu dena, besteak beste. 

Domekan, jaialdiari agur esateko, "Xalbador, Urepeleko artzaina" ikuskizuna eskainiko dute Muxikebarrin. Horrez gain, esperientzia desberdinak ere eskainiko dira, hala nola Sonarium, publikoari soinua modu parte-hartzaile eta ludikoan ezagutzeko aukera emango dion instalazio sentsorial eta murgiltzailea.

Egitaraua:

Irailak 9, eguaztena

  • 20:00 Flook, Muxikebarri, Ereaga Aretoa.

Irailak 10, eguena

  • 19:15-20:00 Marsa Scouts Pipe Band (Malta), Algorta.
  • 20:00 Gwendal,  Muxikebarri, Ereaga Aretoa.

Irailak 11, barikua

  • 11:00 Malvariche: "El país de los sonidos", Areetako Geltokia plaza. Doan.
  • 12:00 Marsa Scouts Pipe Band,  Bilbo.
  • 13:00 Malvariche: "Te canto las 40", Areetako Geltokia plaza. Doan.
  • 18:30 Klezmerama, Areetako Geltokia plaza. Doan.
  • 19:15-20:00 Marsa Scouts Pipe Band, Algorta.
  • 20:00 Xabi Aburruzaga + Xabier Díaz & Adufeiras de Salitre, Muxikebarri, Ereaga Aretoa.
  • 22:00 Celtas Cortos, Ereaga hondartzako aparkalekua. Doan.

Irailak 12, zapatua

  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00,  Sonarium, zentzumen-esperimentaziorako instalazioa, Areetako Geltokia plazako anfiteatroa. Doan.
  • 12:00, Marsa Scouts Pipe Band, Areeta.
  • 13:00, Anna Ferrer, Areetako Geltokia plaza. Doan.
  • 17:30, Erraldoiak eta buruhandiak, Agurra Dantza Taldea, Bizkaia Zubia.
  • 18:30, Elizabeth Davidson-Blythe & Daniel Quayle, Areetako Geltokia plaza. Doan.
  • 19:15-20:00, Marsa Scouts Pipe Band, Algorta.
  • 20:00, Dulce Pontes, Muxikebarri, Ereaga Aretoa.
  • 22:00, ETS, Ereaga hondartzako aparkalekua. Doan.

Irailak 13, domeka

  • 11:00-14:00, Sonarium, zentzumen-esperimentaziorako instalazioa, Areetako Geltokia plazako anfiteatroa. Doan.
  • 13:00, Kukai Dantza: "Kale hizketak", Areetako Geltokia plaza. Doan.
  • 17:00, Kutxus Areatxu fanfarria, Doan.
  • 18:30, La Jose , Areetako Geltokia plaza. Doan.
  • 20:00, "Xalbador, Urepeleko artzaina", Muxikebarri, Ereaga Aretoa.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun