Egitaraua

10 egun geratzen dira Getxoko Munduko Arrozak ospatzeko

Laura Fontalba Colomo

© GETXOKO MUNDUKO ARROZAK

Irailaren 27an, VII. Getxoko Munduko Arrozak jai-herrikoi eta parte-hartzailea izango da Algortako San Nikolas plazan; Getxoko pertsonen, taldeen eta eragile sozialen arteko harremana lantzeko helburuagaz. 

Antolatzaileek adierazi dutenez, jai horren arrakastaren gakoa "aniztasunean eta giro onean datza", beraz, "egun itzela" izatea espero dute. Hori dela eta, gogoratu dutenez, bertan ez dute jarrera bortitzik, xenofoborik, sexistarik edota homofoborik onartuko.

Aurten, gainera, berrikuntza bategaz egingo dute jaia: Dani Gutierrez Saria. Gaineratu dutenez, horren bidez, kulturartekotasuna, aniztasuna, elkarbizitza, justizia soziala eta parte-hartzea babestu, sustatu edo hedatzeko lanetan nabarmendu diren erakunde, elkarte edo pertsonei errekonozimendua egin nahi diete. "Balio hauen sustapenean lan luze eta handia egin duten pertsona edo instituzioak saritu nahi dira. Saria emateko kontuan hartuko dira saritutako lan edo jardueraren kalitatea eta esanahia, eta goian aipatutako bost balioak sustatzearen alde egindako ekarpena", adierazi dute euren sareetan. 

Egitaraua: 

Irailak 27, domeka

  • 12:00 - 13:30 Kalejira aldarrikatzailea eta kulturartekotasun dantzak Algortako auzoan (Musta DJ)
  • 14:30 Arroz solidarioaren banaketa 
  • 15:30 Dan Gutierrez Porset Sari banaketa 
  • 19:00 Jai amaiera 

Izen-emateak taldeka egin beharko dira; talde bakoitzak 5 euro jarri beharko ditu, eta taldeko pertsona bakoitzak 1,5 euro. 

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun