Udalak antolatuta, EGIZU elkartearen eta Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzagaz besteak beste, Bizilagunak-Aldameneko familia urteroko ekimenaren barruan egin zuten.
Udalak azaldu duenez, aurtengo bazkariak bederatzi txokotan egin zituzten, jatorri askotako lagunekaz: Euskal Herrikoak, Argentinakoak, Aljeriakoak, Boliviakoak, Txilekoak, Kubakoak, Ekuadorkoak, Estatu Batuetakoak, Filipinetakoak, Guatemalakoak, Honduraskoak, Ingalaterrakoak, Kenyakoak eta Marokokoak.
Gainera, bazkaldu ondoren, parte-hartzaileek euren bizipenak, ohiturak eta ikuspegiak partekatzeko aukera ere izan zutela adierazi du Udalak, harremanak sendotzeko eta aniztasuna modu positiboan bizitzeko helburuagaz.