Trinitarias ikastetxearen euskalduntze-prozesuan parte hartu zuen, eta, harrezkero, ahal duen guztietan, euskaragaz edo euskal ohiturekaz zerikusia duten ekimenetan parte hartu du: "Edozein gauza kalean egoten bada euskal kulturaren aldekoa, saiatzen naiz joaten".
Abenduaren 3an, saria jasoko du. Oraindino bide luzea geratzen bada ere, berak argi dauka euskara sustatzeko ez direla beti keinu handiak egin behar: "Gauza txikiak eginez eta pauso txikitxuak emanez lortuko dugu".