Ekimenaren kartela
Domekan irtengo da Gorlizko III. Herri Krosa, Eliz plazatik, 11:00etan. Lasterkariek aukeran izango dute bost kilometroko zirkuituari buelta bakarra ala buelta bi ematea. Oraindino izena eman ez duenak barikura arte izango du aukera Interneten. Horrela egin ezean, domekan ere inskribatzerik izango da, 10:30ak arte, garestiago. Interesatuek 10 edo 15 euro emango dizkiote WOP Fundazioari. Dirua irabazteko asmo bako erakunde horrek gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako terapien ikerketa-proiektuetara bideratuko du laguntza hori.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!