Egun horretan, udalerrian Euskararen alde lan egin duen talde bat omentzen dute, eta, aurton, Aratz Dantza taldea izango da. Hala, eguna alaitzen hasteko, 12:00etan "triki-kantu-dantza-poteoa" egingo dute Elizako enparantzatik hasita, Ibarreta plazaraino; bertan gorazarre egingo diote Aratzi. Ostean, 15:00etan bazkaria egingo dute (bazkarirako beharrezkoa zen aldez aurretik txartela erostea, hilaren 20a baino lehenago).