Uribe Kosta jaietan 2016

Santiagoen ostean, badatoz Andra Mariko jaiak Gorlizera

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 4a, 10:54

Honat taldeak joko du zapatuan. © HONAT

Santiagoen biharamuna gaindituta dutenek Andra Mariko jaiakaz gozatzeko aukera izango dute abuztuaren 5etik aurrera. Ajeagaz jarraitzen dutenek, ostera, zelan edo hala egin beharko diete aurre festei. Abuztuaren 5etik 7ra arte iraungo dute Andra Mariko jaiek; tarte horretan, bertokoek zein bisitariek hamaika jarduera izango dituzte aukeran.

Abuztuaren 5ean, barikua, emango diete hasiera festei, goizeko 10:00etan, txupinaren jaurtiketagaz eta kalejiragaz. Horren ostean, dantza-erakustaldiak, txapelketa gastronomikoak, kan­taldiak, umeentzako jolasak eta beste ekimen ugari hartuko dituzte Gorlizko kaleek. Iluntzean, gautxorientzako zer eginik ere egongo da, erromeria zein DJakaz. Domekan, abuztuaren 7an, andramariak agurtuko dituzte, datorren urtera arte!

Egitaraua

Abuztuak 5, barikua

  • 10:00 Txupinazoa eta kalejira.
  • 11:00 Meza Agirre Andra Mariren omenez.
  • 11:45 Ohorezko aurreskua eta Andra Mariko elkarteari omenaldia.
  • 12:00 Gorlizko Aratz dantza-taldearen emanaldia.
  • 13:00 Luncha jubilatuentzat, baselizaren atarian bertan.
  • 18:30 Herri-kirolak.
  • 20:00 Los Txikis taldea.
  • 23:00 Suzko zezena.
  • 23:30 Gaudantza, Urrats taldeagaz.

Abuztuak 6, zapatua

  • 10:30 XXIX. Herri-krosa, gazte eta helduentzat, auzoan zehar.
  • 11:00 XLIII. Tortilla Txapelketa umeentzat.
  • 11:00-14:30 Umeentzako puzgarriak.
  • 12:00 Itxas Eder taldearen dantzaldia.
  • 12:30-14:00 Umeentzako jolasak.
  • 13:15-14:00 Tortillen aurkezpena. Ondoren, sari-banaketa.
  • 18:00 Uraren jaia.
  • 20:00-22:00 Disko-festa gazteentzat, Markeline DJgaz.    
  • 23:00 Suzko zezena.
  • 23:30 Dantzaldia Honat taldeagaz.

Abuztuak 7, domeka

  • 11:00 LVI. Paella Txapelketa (izen-ematea kioskoan, ordu horretatik aurrera).
  • 11:00 Trikitilariak landetatik ibiliko dira.
  • 13:30-14:00 Paellen aurkezpena, landaren erdialdean.
  • 18:00 Paella Lehiaketaren sari-banaketa.
  • 19:30-22:00 Dantzaldia DJakaz (Uribe FM).
  • 22:00 Suzko zezena.
  • Oharra: Ez egin landetan txabolarik edo horrelakorik, ezta surik ere. Paella Txapelketa egiteko tokia zein den antolatzaileek esango dute. Barbakoak baino ezin dira erabili.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun