Horiek aukeratzeko, castinga egin zuten joan den ekainaren 23an. Hala, lau esatariek ondorengo saioak aurkeztuko dituzte, euskaraz edo hizkuntza bietan, jardueraren arabera: uztailaren 23ko gazteentzako jolasak, eta Habanera jaialdia; uztailaren 24ko txapelketa gastronomikoen sari-banaketa, eta umeentzako bigantxak; uztailaren 25eko bigantxak, errekortariak, playbacka eta kontzertuak; eta uztailaren 26ko txikientzako play-backa, umeentzako bigantxak, eta sari-banaketak, besteak beste. Lau aurkezleek 250 euroko ordainsari bana jasoko dute, jaietan egindako lanagatik.
Egitaraua:
Uztailak 23, zapatua
- 11:30-14:00 Eskubaloi tailerra, 7-12 urte bitartekoentzat, Elizako plazan.
- 14:00 Poteo musikatua, elektrotxarangagaz.
- 15:00 Herri-bazkaria. Txartelak Kultur Etxean eros daitezke agortu arte, edo, gehienez, uztailaren 15era arte.
- 16:30 Gazteentzako jolasak, Elizako plazan.
- 19:45 Pregoia eta txupinaren jaurtiketa, Elizako plazan.
- 20:00 Taldeen jaitsiera nagusia.
- 22:00 Zezensuzkoa, Elizako plazan.
- 22:30 Gorliz Pine-Groove Festival, Elizako plazan.
- 22:30 Habanera eta Euskal Polifoniaren XXII. Jaialdia, Ibarreta Plazan.
- 23:00-02:00 Jaietako Informazio Puntua: berdintasuna, jaietan, eta drogei buruzko informazioa.
Uztailak 24, domeka
- 10:30 XXXVIII. Bakailao Txapelketa, Estratakoetxe parkean. Barbakoak edo gas suteak. Saltsa bertan prestatu behar da derrigorrez.
- 11:00 XXX. Eskulangintza-azoka, egun osoan, tailerrakaz, Artzelu plazan.
- 11:30 Zezen eta zaldi puzgarrien entzierroa, Elizako plazan eta Itsasbiden.
- 13:30 Bakailaoen aurkezpena.
- 13:30 Gazteentzako tortilla txapelketa, Estratakoetxe parkean.
- 17:00 Eskulangintza-azoka, Artzelu plazan.
- 18:30 XXI. Mozorro lehiaketa, eta desfilea, Itsasbide kaletik behera, fanfarreagaz lagunduta.
- 19:30 Umeentzako bigantxak, fanfarreagaz.
- 20:00 Errezitaldi poetiko musikala, Sertutxenan.
- 22:00 Zezensuzkoa, Elizako plazan.
- 22:30 Mozorro-gau tematikoa, eta kontzertuak, Ze Esatek, Porco Bravo eta Garilak 26 taldeakaz.
- 23:00 Talky Big Band eta DJ Urbana Pop, Ibarreta plazan.
Uztailak 25, astelehena
- 10:30 XXVIII. Nekazaritza-azoka, goiz osoan, Artzelu plazan.
- 11:45 Triki-kantu-dantza-poteoaren kalejira, Elizako plazatik. Denok baserritar jantzita!
- 12:00 Meza nagusia, Lirain abesbatzagaz.
- 12:00-15:00 Haur-parkea, Itsasbide kalean.
- 12:30 Gorlizko III. Kronoeskalada, Taberne Aurre kalean.
- 12:45 Ohorezko aurreskua, eta Aratz taldearen dantzaldia, Elizako plazan.
- 15:00 Herri-bazkaria. Txartelak Kultur Etxean eros daitezke agortu arte, edo, gehienez, uztailaren 15era arte.
- 17:00 Goitibeherak, Taberne Aurre kalean.
- 17:30 Ume eta gurasoentzako V. Xake partidak, Ibarreta plazan.
- 18:30-21:00 Sagardotegi ibiltaria, San Pedro plazan.
- 19:30 Bigantxak: Euskal Herriko errekortadoreen ikuskizuna, eta fanfarreagaz.
- 20:00 Olerki-errezitaldia.
- 21:00 Play-back txapelketa, Ibarreta plazan.
- 22:00 Taberna ibiltaria, Ibarreta plaza eta inguruan.
- 22:00 Kontzertuak, elizako plazan: The Coast, Late to Scream, Chalwa Band, Undecimo Mandamiento eta Gabezia.
Uztailak 26, martitzena
- 11:00-15:00 Umeentzako jolasak, Ibarreta plazan.
- 11:30 Zumba euskaraz, Elizako plazan.
- 12:30 Aikido-erakustaldia, Elizako plazan.
- 13:00 Nagusientzako luncha, Jubilatuen Etxean.
- 15:00-17:00 Dantzaldia, Dico Bengalak gidatuta, San Pedro plazan.
- 18:00 Kale-ikuskizuna: Haiek naiz, J.A. Agirre plazan.
- 19:00 Play-back txapelketa, Ibarreta plazan.
- 20:00 Umeentzako bigantxak, fanfarreagaz.
- 20:30 Bertso saioa, Elizako plazan: Amets Arzallus, Aitor Sarriegi, Ohiana Iguaran, Peru Vidal. Gai-jartzailea: Miren Loizaga.
- 21:30 Kuadrilla eta taldeen igoera, Deabru Beltzak taldearen "Su á feu" ikuskizunagaz, eta jaien amaiera.
- 22:30 Jaietako sari-banaketak, Elizako plazan. Gero, "Urri" erreko dute.