Jaietako egitaraua
Abuztuak 19, zapatua
- 12:00 Puzgarriak, kiroldegian.
- 13:00 Luncha denentzat, trikitiaren doinuek lagunduta.
- 16:30 Kirol-, briska-, tortilla- eta tute- txapelketak, kiroldegian. Tortillen sariak: 30, 20, 10 eta 5 euro.
- 19:00 Umeentzako ikuskizuna.
- 20:00 Aratz Dantza Taldearen emanaldia.
- 21:00-24:00 Disko-gaua.
- 22:30 Zezensuzkoa.
Abuztuak 20, domeka
- 10:00 47. Sukalki Txapelketa Okarantxun. Argibide hauek eman dituzte antolatzaileek: barbakoak eta gasezko sukaldeak bakarrik erabil daitezke, egurrik ez. Bestalde, Artebiondo estratatik sartu eta txosnako estratatik irten beharko dute ibilgailuek. Azkenik, Udalak antolakuntzarako eta zerbitzuetarako orubeak gorde arte, ezin izango da tokirik hartu; hala, abuztuaren 14tik aurrera egin ahal izango da.
- 12:00-15:00 Trikitilarien kalejira.
- 12:00-14:30 Herri-kirolak eta jolas tradizionalak: zaku lasterketa, aulkien jolasa, eta beste hainbat.
- 13:00-14:30 Sukalki-lapikoen aurkezpena, trikitiaren doinuek lagunduta.
- 17:00 Sukalki-txapelketaren sari-banaketa.
- 18:00 Herri-kirolak: txingak, abarken jaurtiketa eta sokatira.
- 20:30 Jaien amaiera.