Udako jaiak 2017

Gelditu barik egoteko sei eguneko festa Gorlizen

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 19a, 16:18

Gorlizko Santiago jaiak. © Gorliz.net

Gorlizko udako festa nagusien hasierarako atzerako kontaketa hasi da; izan ere, uztailaren 21etik 26ra bitartean ospatuko dituzte aurten Santiago jaiak. Pregoiaren irakurketa eta txupinaren jaurtiketa 19:45ean izango den arren, herri-bazkariagaz hasiko dituzte gorliztarrek santiagoak. Jana 15:00etan hasiko da, baina horretan parte hartu gura dutenek aldez aurretik erosi beharko dituzte txartelak, uztailaren 17a baino lehen.

Ondoren, gazteentzako jolasak izango dira, Elizako plazan, 16:30ean, eta arrastian hasiera ofiziala emango diote ospakizunari. Hortik aurrera, gelditzeko tarterik ez da egongo udalerrian, askotariko jarduerak antolatu baitituzte auzokide guztien gozamenerako, hala nola lehiaketak, kontzertuak, goitibeherak eta zezensuzkoak. Gainera, gastronomia-zaleek hainbat hitzordu izango dituzte aurten, eta ohiko Bakailao Txapelketaz gain, txipiroia saltsan egindako platerik onena ere bilatuko dute aurten, lehenengo aldiz. Hortaz, uztailaren 21etik aurrera, ekitaldiz eta ospatzeko aukeraz gainezka egongo diren sei egun izango dira Gorlizen.

Egitaraua:

Uztailak 21, barikua

  • 15:00 Herri-bazkaria. Txartelak Kultur Etxean eros daitezke agortu arte, edo uztailaren 17era arte.
  • 16:30 Gazteentzako jolasak, Elizako plazan.
  • 19:45 Pregoia eta txupinaren jaurtiketa, Elizako plazan.
  • 20:00 Taldeen jaitsiera nagusia.
  • 22:00 Zezensuzkoa, Elizako plazan.
  • 22:30 Gorliz Pine-Groove Festival, Elizako plazan.
  • 23:00-03:00 Underground eta La 5º Reserva taldeen kontzertua, Ibarreta plazan.

Uztailak 22, zapatua

  • 11:30 Zezen eta zaldi puzgarrien entzierroa, Elizako plazan eta Itsasbiden.
  • 17:00 Mondioring erakusketa, Estratakoetxe parkean.
  • 17:00-19:30 Rallye barregarria.
  • 19:30 Umeentzako bigantxak, fanfarreagaz, Ondarganan.
  • 20:00 Errezitaldi poetiko musikala, Sertutxenan.
  • 20:00 XXIII. Habanera eta Euskal Polifonia jaialdia, Ibarreta plazan. Abesbatzak: Txuma Olague (Sondika), Otxote Danok Bat (Portugalete), Lirain (Gorliz).
  • 22:00 Zezensuzkoa, Elizako plazan.
  • 23:00 Su ta Gar eta DJ Paul Swyle, Elizako plazan.

Uztailak 23, domeka

  • 09:00 XXXIX. Bakailao Txapelketa, Estratakoetxe parkean.
  • 11:00 XXXI. Eskulangintza-azoka, egun osoan, tailerrakaz, Artzelu plazan.
  • 12:00 Madalena tailerra gaztetxoentzat, Urris taldearen txosnan.
  • 13:30 Bakailaoen aurkezpena.
  • 13:30 Gazteentzako tortilla txapelketa, Estratakoetxe parkean.
  • 17:00 Eskulangintza-azoka, Artzelu plazan.
  • 18:30 XXII. Mozorro lehiaketa, eta desfilea, Itsasbide kaletik behera, fanfarreagaz lagunduta.
  • 19:30 Umeentzako bigantxak, fanfarreagaz, Ondarganan.
  • 23:00 Zezensuzkoa, Elizako plazan.
  • 23:30 Garilak 26 taldearen kontzertua, Elizako plazan.

Uztailak 24, astelehena

  • 10:00 I. Txipiroien Txapelketa, saltsan.
  • 11:00-13:30 Zumba, Aikido, Txiki Box eta Boxing, Elizako plazan.
  • 13:30 Txipiroi-aurkezpena, Elizako plazan.
  • 17:00 Goitibeherak, Taberne Aurre kalean.
  • 17:30 Ume eta gurasoentzako VI. Xake partidak, Ibarreta plazan.
  • 19:30 Gazteentzako jolasak, Ibarreta plazan.
  • 21:00 Play-back txapelketa, Ibarreta plazan.
  • 23:00 Zezensuzkoa, Elizako plazan.
  • 23:30 Rise to Fall eta DJ Markelin taldeen kontzertua, Elizako plaza

Uztailak 25, martitzena

  • 10:30 XXIX Nekazaritza-azoka, goiz osoan, Artzelu plazan.
  • 11:00-15:00 Haurrentzako parkea, Itsasbide kalean.
  • 11:45 Triki-kantu-dantza-poteoaren kalejira, Elizako plazatik. Denok baserritar jantzita!
  • 12:00 Meza nagusia, Lirain abesbatzagaz.
  • 12:30 Gorlizko IV. Kronoeskalada, Taberne Aurre kalean.
  • 12:40 Ohorezko aurreskua, eta Aratz taldearen dantzaldia, Elizako plazan.
  • 15:00 Herri-bazkaria, San Pedro plazan.
  • 18:00 Sagardotegi ibiltaria, San Pedro plazan.
  • 19:00 Kantu Kolore, Ibarreta plazan.
  • 19:30 Bigantxak: Euskal Herriko errekortadoreen ikuskizuna, eta fanfarreagaz.
  • 20:00 Olerkiak Gorlizko Badiatik, Sertutxenan.
  • 22:00 Kulunkan taldearen kalejira.
  • 23:00 Zezensuzkoa, Elizako plazan.
  • 23:30 Oxabi taldearen kontzertua, Elizako plazan.

Uztailak 26, eguaztena

  • 11:00-15:00 Haurrentzako parkea, Ibarreta plazan.
  • 13:00 Nagusientzako luntxa, Jubilatuen etxean.
  • 18:00 Play-back txapelketa, Ibarreta plazan.
  • 21:00 Bertso saioa, Elizako plazan.
  • 22:00 Igoera, Itsasbide kaletik gora.
  • 23:00 Sari-banaketa (jaitsierakoa) eta “Urri”-a erretzea, Eleiz plazan.
Erlazionatuak

Uribe Kosta jaietan, 2017

Iker Rincon Moreno 2017 eka 29 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun