Udako jaiak 2017

Andramariak abuztuaren 4tik 6ra ospatuko dituzte Gorlizen

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 3a, 12:00
Paella-lehiaketa egingo dute domekan. © GORLIZKO UDALA

Aste-akabu honetan, Gorlizko Andra Mari auzoan izango dira jaiak; ekitaldi ugari egongo da, abuztuaren 4tik 6ra arte.

Egitaraua:

Abuztuak 4, barikua

  • 11:00 Txupinazoa eta kalejira.
  • 11:00-14:30 Umeentzako puzgarriak eta jolasak, eta XLIV. Tortilla Txapelketa umeentzat.
  • 12:00 Itxas Eder taldearen dantzaldia.
  • 13:15-14:00 Tortillen aurkezpena.
  • 17:30 Umeentzako ur-puzgarriak.
  • 20:00 Disko-festa, umeentzat.
  • 23:00 Zezensuzkoa.
  • 23:30 Zipote Records eta Urrats taldeen kontzertuak.

Abuztuak 5, zapatua

  • 10:00 XXX. Herri-krosa, gazte eta helduentzat, auzoan.
  • 11:00 Meza.
  • 12:00 Ohorezko aurreskua, eta Gorlizko Aratz dantza-taldearen emanaldia.
  • 13:00 Luncha jubilatuentzat, baselizaren atarian bertan.
  • 18:30 Herri-kirolak.
  • 20:30 Dantzaldia, Gaupasa taldeagaz.
  • 23:00 Zezensuzkoa.
  • 00:00 Kontzertua, Talky Big Band taldeagaz.

Abuztuak 6, domeka

  • 11:00 LVII. Paella Txapelketa (izen-ematea, kioskoan).
  • 11:00 Trikitilariak landetatik ibiliko dira.
  • 13:30-14:00 Paellen aurkezpena, landaren erdialdean.
  • 18:00 Paella Lehiaketaren sari-banaketa.
  • 19:30 Dantzaldia DJagaz.
  • 22:00 Zezensuzkoa.


Oharra: Ez egin landetan txabolarik edo antzekorik, ezta surik ere. Antolatzaileek esango dute non ipini behar izango duen parte-hartzaile bakoitzak. Barbakoak baino ezin dira erabili; ez egin surik lurrean.

Erlazionatuak

Uribe Kosta jaietan, 2017

Iker Rincon Moreno 2017 eka 29 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun