Bestalde, eguen honetan, urriaren 25ean, "Un boceto impreciso: historia de las mujeres de Gorliz" berbaldia eman behar zuen Maria José Torrecilla Gorbeak, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Jardunaldien barruan. Gazteleraz egin behar zuen, 19:00etan, Gorlizko Sertutxena eraikinean. Hala ere, ekitaldia bertan behera gelditu dela jakinarazi du Gorlizko Turismo Bulegoak; data berria www.visitgorliz.com webgunean argitaratuko dute.
Dastatu Gorliz
Artisau-garagardoren azoka, tailerrak, pintxo mikologikoen txapelketa, Murgiara irteera mikologikoa eta askoz gehiago egongo da Dastatu Gorliz aktibitatez betetako aste-akabuan. Egitarau osoa www.visitgorliz.com webgunean eskura daiteke.
Gau Beltza
Azkenik, urriaren 31erako (eguaztena) Gau Beltza antolatu du Astondo kuadillak, Ibarreta plazan.
Jarduerak
- 17:30 Euskal Arimen Gauean erabiltzen diren arropez janzteko tailerra, Astondo kuadrillagaz. Maindire zaharrak eta lastozko txanoak eroatea eskatu dute.
- 17:30 Euskal Arimen Gauaren makillaje-tailerra.
- 18:00 Gaztaina erreak.
- 18:30-20:00 Gura duenak argazkia egiteko aukera izango du.
- 18:30 Ginkana. Ordu laurden lehenago, plazan bertan izena eman ahalko da.
- 19:30 Edabeak egiteko tailerra, Sorginen Alabak talde feministagaz.
- 21:00 Sorgiña Txirulina ipuin-kontalaria: Euskal mitologia, jira eta bira.
- 22:00 Perretxiko-pintxoen lehiaketaren sari-banaketa, saskiaren zozketa eta laguntzaileek emandako produktuen zozketa solidarioa (txartelak 2 euroan salduko dituzte).
Txosna solidarioa
- 18:30-23:00 Etekinak Gorlizko Harrera Etxearentzat izango dira.