Gorlizko EH Bilduk ekitaldia antolatu du biharko, maiatzaren 9rako, udalerrian irekiko duten lokal berrian. Bertan, Jose Antonio Martinez alkategaiak hitzaldia eskainiko du bere zerrendakideak aurkeztu aurretik.
Udal, Batzar Nagusietako eta Europako hauteskundeak izango dira maiatzaren 26an. Horri begira daude jada Gorlizko EH Bilduko kideak eta bihar, eguenean, euren proiektu politikoaren nondik norakoak azalduko dituzte, baita lokal berria zabaldu ere.
Gorlizko EH Bilduk ekitaldia antolatu du biharko, maiatzaren 9rako, udalerrian irekiko duten lokal berrian. Bertan, Jose Antonio Martinez alkategaiak hitzaldia eskainiko du bere zerrendakideak aurkeztu aurretik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!