Change.org plataforman animalienganako tratu txarrak ekiditeko ia 500 sinadura bildu direla eta, Santiago jaietan bigantxen erabileraren inguruko herri-galdeketa egitea erabaki zuen joan den abenduan Gorlizko Udalak. Hala, galdeketa atzo, urtarrilaren 26an, egin zuten eta udalerrian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsona denek bozkatzeko aukera izan dute; emaitza ez da loteslea izango, hala ere, Udalak emaitzaren kontrako erabakia hartuko balu horren zergatia arrazoitu egin beharko du. Galdera hurrengoa izan zen: "Bigantxak nahi dituzu Gorlizko jaietan?"; erantzuna bai edo ez izan da, besterik ez.
Denera, 902 lagunek eman zuten euren iritzia, zentsuaren % 20 inguru. Horietatik 689k ezetz bozkatu zuten, eta 211k, aldiz, baietz (zuri bat eta beste nulu bat ere egon zen). Kontuak hala, jaietan bigantxa-ekitaldiak egitea errefusatu dute gorliztarrek.