Gorlizko itsasargirako bidea zabaldu dute

Erredakzioa 2021ko mar. 3a, 10:00

Gorlizko itsasargia, artxiboko irudian.

Hilabeteko lanen ondoren, zabalik dago berriro Gorlizko itsasargirako bidea. Urte hasieran, urtarrilean, Ertzaintzak ibilbide hori itxi zuen mendi-hegalaren zati bat behera etorri ondoren. Luizi horren eraginez, hurrengo egunetan harri-zatiak erori zitezkeenaren beldurrez, errepidea behin-behinean itxi zuten. Orain, mendi-hegala finkatuta dagoela, bidea zabaldu dute berriro.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun