Iragan udan askotariko istiluak egon ziren Gorlizko pinudian, eta aurten ere ez dirudi egoera bestelakoa izango denik. Herenegun, eguaztenean, kale-zurrut handi bat jazo zen bertan, eta Ertzaintzak esku hartu behar izan zuen hori desegiteko. Hala, horren ondoren, albiste berri bat eman du Bizkaiko Foru Aldundiak: pinudia hesituko dute. Aldundia da lursailaren jabea, eta horixe da egoerari aurre egiteko hartuko duen neurrietako bat, gunerako sartu-irteerak kontrolatzeko asmoz. Hala ere, oraindino ez dute zehaztu noiz gauzatuko den hesitze hori.
Bestalde, Nagore Utxupi Gorlizko alkateak Deia komunikabideari jakinarazi dionez, Udalak hiru udaltzain gehiago kontratatuko dituzte, "ahalik eta lasterren". Hala, joan den urtean Ertzaintzak inguruok zelatatzeko martxan jarritako kontrol-operatiboa indartuko du Gorlizko Udalak.