Gorlizen, EAE osoko 12 gaztek esperientzia aberasgarria bizi izan dute abuztuaren hasieran, izan ere, udalerria eta bere ondarea eta ingurumena ezagutzeko aukera izateaz gain, hori berreskuratzeko elkarlanean ere aritu baitira. Abuztuaren 1etik 15era egon diren neska-mutilek boluntariotza lanak egiteaz gain, aisialdirako jarduerak ere egin dituzte, hala nola arratsalde eta aste-akabuetan, eta inguruko jaiakaz gozatzeko aukera ere izan dute.
Bertan egon diren 15 egunetan, boluntarioek Urezarantzako zubia berreraiki eta garbitoki zaharra berreskuratu dute, udalerriko ondare historiko eta naturala zaintzeko helburuagaz.
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria Zuzendaritzak antolatzen dituen Auzolandegiak programak hainbat jatorritako gazteek 15 egunez gizarte-proiekzioko lan batean borondatez eta interesik gabe parte hartzea sustatzen du. Egitasmoa EAEko beste hainbat udalerritan egin dute aurten, besteak beste, uztailean, Erandioko Martiartu dorretxearen inguruan egin zuten egonaldia 12 gaztek.