Joan den uztailaren 24an, argitaratu dituzuen poesia liburuak jendaurrean aurkeztu zenituzten Gorlizko Artisauen Azokan. Noiztik dabil poeta-taldea Gorlizen?
Bertan parte hartu genuen errimen edo neurtitzen artisau gisa dugulako geure burua. Talde moduan, Gorlizko Poetak kolektiboa 2018tik dabil, Brotes líricos en la bahía izeneko poema-sorta argitaratu genuenetik. Liburu horrek batu egin gintuen, eta talde gisa jarraitzen dugu ordutik, batuta, poesiaren inguruan aurrera eginez.
Zenbatek osatzen duzue kolektiboa?
10 bat lagunek osatzen dugu. Gainera, azokako erakusmahaira jende gaztea hurbildu zitzaigun gure lana ezagutu eta taldera batzeko interesarekin.
Zein izan da zuen ibilbidea taldearen hasieratik gaur egunera arte?
Gorlizko poesiaren ibilbidea Lucy Sepulveda poeta eta idazleak hasi zuen, 2007. urtean, Kultur Etxeari proposatu zionean topaketa poetiko musikalak sortzea. Jarduera Gari Gorostiza udal-liburutegiko arduradunaren zuzendaritzapean egin zen eta, hala, urte horretako azaroan zehar, poetak eta elkarteak, euskaraz zein gaztelaniaz, astean behin beren lanak aurkezten lagundu zuen. Gariren eta Gorlizko Kultur Etxeko zuzendariaren baldintzarik gabeko babesa funtsezkoak izan dira Gorlizek behar zuen, eta arima-bihotzetik sortu den, kultur jarduera honi ateak irekitzeko.
Zer poesia-mota egiten duzue?
Edozertaz hitz egiten dugu, herriko itsas-paisaia bukolikoan ibiltzera irtetea nahikoa delako leku honetan ugari diren elementuetan inspiratzeko; horregatik deitzen diogu Gorlizi “Euskal Herriko itsasargi poetikoa”. Esan dezakegu poetak nahikoa dituela xehetasunak ekosistema ikusarazteko eta horrek eragiten dituen emozioak helarazteko, bertso bikainen bidez paperean islatuz. Poeta gisa ingurune natural eta gizatiarrarekin sentsibilizatzen gara, poesia adierazpide eta narrazio elementu gisa hautatuz.
Nola funtzionatzen du taldeak zehazki?
Kolektiboak garaiaren eta garatu beharreko jardueraren arabera funtzionatzen du. Pandemiak apur bat geldituta utzi gintuen, baina internet eta txaten bidez komunikatu ginen, eta horrela aktibo jarraitu genuen.
Garai hartan, Txileko Angoletik Seducción Lírica desde Los Confines poema-liburuan parte hartzera gonbidatu gintuzten, eta udalerriko hiru poetak parte hartu genuen.
Horretaz gain, bestelako lanik argitaratu duzue?
Atera genuen lehenengo poema-liburua, euskaraz zein gaztelaniaz, honako hau izan zen: Itsas ertzean - A pie de mar, 2006an. Sei poetak parte hartu zuten (ez bakarrik Gorlizekoak), eta bakoitzak sei poema argitaratu zituen; gainera, Gorlizko ipuin-idazle batek ere bere idazkiak partekatu zituen.
2018an argitaratu genuen bigarren poema-liburua: Mendi, txori eta itsaso arpegioak – Arpegios de montes, pajaros y mar, Bizkaiko beste herri eta hiri batzuetako poeta gonbidatuekin. Horretarako, lehiaketa bat egin genuen, partaidetza handia izan zuena; bi liburuak Kultur Etxean daude eta azokan bertan erakutsi genituen.
Gainera, 2011ko udaz geroztik, herriko jaietan Kultur Etxeko liburutegiak babestutako eta kudeatutako errezitaldi bat egiten dugu. Bertan, gure liburuak edo beste poeta batzuen bertsoak aurkezten ditugu; horretaz gain, jaien programaren barruan, aldizkarian gune bat dugu, non herria eta bisitariak gonbidatzen ditugun jarduera liriko-musikal desberdin honetara etor daitezen.
Etorkizun hurbilean ekitaldi publikoren bat egitea pentsatu duzue?
Bai, datorren urteko festetan aurkeztuko dugu gure azken poema-liburua: Seducción Lírica desde Los Confines. Txiletik antologia honetan parte hartzera gonbidatu gintuzten, izan ere, Txilen Literaturako Sari Nazionala jaso zuen idazleetako bat da Diego Dublé Urrutia idazle eta poeta, eta, Angolen jaiotakoa bada ere, haren arbasoak Gorlizetik zetozen. Horregatik, eskaintza berehala onartu genuen, gure pentsamenduak adierazten baitu poesia, arte noble, bizi eta zintzo gisa, herriak senidetzeko modu bat dela.
Norbaitek zuokaz parte hartu gura badu, zer egin beharko luke?
Gorlizko Liburutegiarekin harremanetan jartzea. Idazlea izatearekin nahikoa da, erriman zein prosan, besoak zabalik hartuko dugu edonor.