Egungo Gorlizko alkatea EAJko zerrendaburua izango da 2023ko udal-hauteskundeetan. Utxupi bigarren agintaldirako aurkeztuko da, pandemiak baldintzatutako legegintzaldi baten ostean. Besteak beste, jeltzalearen agintaldia markatu duten mugarriak izan dira hurrengo urtean irekiko duten kiroldegiko eraikinaren atzerapenak eta Gorlizko HAPOa onartzea. Halaber, hautagaiak iragarri duenez, alkate berriz hautatua bada, bere lan-ildoak jarraikortasuna eta garapen ekonomikoa eta ongizatea bultzatzeko inbertsioak izango dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!