Adnan Mustafic-ek iaz bezala aurten ere garaipena lortu zuen gizonezkoen kategorian: 42 minutu eta 4 segundo behar izan zituen erronbo formako ibilbide baten 3.000 metroak osatzeko. Bigarren postua Mikel Iriondorentzako izan zen, Mustafic-en markatik 2 minututara gelditu eta gero, eta, hirugarren postua Roque Oca partaidearentzako izan zen.
Bestalde, emakumezkoen kategorian, Andrea de la Hera nagusitu zen 44 minutu eta 10 segundogaz. Bigarrena Erika Amundarain izan zen eta hirugarrena María García. Bestalde, 1.500 metroko distantzia laburrean Garazi Bengoetxeak eta Yeray Aguadok irabazi zuten.