"Bizikletada" bat antolatu dute Mendibike Gorlizek eta Gorlizko Udalak ekainaren 30ean

Nahia Martinez Gondra 2023ko eka. 13a, 11:21
© TXO

Frantziako Tourra Gorlizetik igarotzen dela aprobetxatuz, tokiko Udalak, Mendibike Gorlizegaz batera, "bizikletada" bat antolatu du ekainaren 30ean, barikuan, 19:00etan, Ibarreta plazan. Halaber, ordu eta leku berean, tailer tematiko bat antolatu dute txirrindularitzaren zale guztientzat. Izen-ematea Gorlizko Kultur Etxean egin behar da eta izena eman duten lehenengo 100 lagunentzako kamiseta bat oparituko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun