EGITARAUA

San Juan suak gorliztarrak argiztatuko ditu

Nahia Martinez Gondra 2023ko eka. 22a, 13:33

Biharko arratsaldetik hasita, programazio oparoa osatu du Gorlizko Udalak urteko gaurik magikoena ospatzeko: San Juan Gaua. Hala, tailerrakaz, kalejiragaz, txokolatagaz eta beste hainbat ekintzakaz batera gorliztarrek biharko egunaz gozatu ahalko dute.

Egitaraua:

Ekainak 23, barikua

  • 18:30ean, tailerrak Andramariazpin.
  • 19:00etan, txokolatada Andramariazpin eta ondoren San Juan Sua.
  • 20:30ean, kalejira Elizako Plazatik Errementari Bidera.
  • 21:00etan, txistorrada, queimada, txokolatada... Gainera, Aratz Dantza Taldea eta Urris Taldea, Erremenari Bidean.
  • 22:00etan, San Juan Sua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun