Abuztuak 10, eguena
- 11:30 Umeentzako parkea.
- 14:00 Saiheski-parrillada eta sagardoa.
- 17:00 Umeentzako parkea.
- 20:00 DJ erromeria.
- 22:30 Zezensuzkoa.
Gorliz herri zabala denez, hainbat auzo hartzen ditu eta bakoitzak bere festak ere baditu. Erdigunetik urrunen dagoen auzoa da Gandiakoa, baina horrek ez du esan gura festarik ez duenik. Abuztuaren 10ean, Gandia auzoko bizilagunek euren eguna ospatuko dute eta sagardoz bustitako saiheski mamitsua izango da, urtero legez, egun horretako protagonista. Baina ez hori bakarrik, gandiarrek musika eta zezensuzkoa eta umeentzako parkea ere izango dituzte aurten.
Abuztuak 10, eguena
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!