Aurten, joan den uztailaren 23an egindako azokan aurkeztutakoen artean nabarmendu dituzte Txilen editatutako liburuak. Diotenez, horietan Euskal Herriko eta Txileko idazleak parte hartu dute, hala nola Seducción Lírica desde Los Confines lanean, "poesiaren bitartez herrien arteko senidetzeari laguntzen dion jarduera bikaina".
Gorlizko Poeten kolektiboak uste du ekitaldi hori aberastasun kulturalaren erakusgarri da, "erakargarria eta pedagogikoa", eta, hori dela eta, espero dute haiek bezala, gura duenak bere idatziak erakuts ditzala eskualdeko gainontzeko udalerrietan mota horretako artisautza azoketan.