"Ekimen honen bidez, herritarrek 2023ko Santiago jaietako kultur jarduerak eta zerbitzuak baloratu ahal izango dituzte. Era berean, hurrengo edizioetako
programazioa guztion artean hobetzeko eta eraikitzeko ekarpenak eta ideia berriak bilduko ditugu", adierazi du Ekaitz Pau Gorlizko alkateak.
Udalak, inkesta honetan parte hartzearen garrantzia azpimarratu du eta, beraz, herritar guztiak animatu ditu 2023ko jaiak guztion artean diseinatzera.