Ildo berean, aurreko abuztuaren 11n Udalak Andra Mari kalean kokatutako paper eta kartoi edukiontziak erre zituztela ere salatu zuen. Orduan deitoratu zuenez, ekintza bandaliko horrek, kalte materialez gain, "arrisku handia eragiten die inguruko bizilagunei".
Era berean, zera azpimarratu zuen Gorlizko Udalak orduan egindako komunikatuan: "Guztion ardura da gure udalerria eta azpiegitura guztiak zaintzea. Errespetua eta gizalegea eskatzen ditugu, ezinbesteko printzipioak baitira udalerrian bizikidetza osasuntsua izateko".