Sorginen Alabak-ek atzo irakurritako adierazpenean azaldu zutenez, duela bi aste emakume batek Gorlizeko pinudi ondoan eraso matxista bat jasan zuen egunean zehar: "Ez ziren jaiak, ez zen gaua, eguna zen eta inguruan jendea zegoen. Horrek erakusten du emakumeen aurkako indarkeriak ez dituela egun, ordu edo une zehatzik".
Hala, azpimarratu zuten emakumeek egunero "forma anitzetan" pairatzen dutela indarkeria matxista, eta, horren aurrean, ez dutela inongo erasorik onartuko. "Aurrean gaituzue, antolatuak eta saretuak", baieztatu dute. Halaber, eraso hauen aurrean sentitzen duten "amorrua" eguneroko borrokara eramango dutela adierazi dute, "mobilizatzen, saretzen eta antolatzen jarraitzeko".