Autismo Euskadi elkartea familia neuroaskotarikoen talde batek osatzen du, eta mitoak eraitsi eta autista guztiak gizarteratzeko baliabideak eskaini gura ditu. Hala, askotariko jarduerak antolatu dituzte egun osorako: puzgarriak, aurpegi margoketa, kirol inklusiboa, txokolatada edo herri kirolak izango dira horietako jarduera batzuk, besteak beste.
Jardunaldian bi hitzorduk garrantzi handia izango dute. Alde batetik, ardo (11:30etik 12:30era) eta garagardo (19:00etatik 20:00etara) dastaketa solidarioak. Bestalde, autismoaren aldeko rifa solidarioa egingo dute: udalerriko 15 saltoki baino gehiagok bat egin dute dagozkien sariakaz. Bi dastaketak udaletxeko osoko bilkura aretoan egingo dira eta plazak mugatuak dira.
Dastaketen sarreraren prezioa 15 eurokoa da eta bildutakoaren % 100a Autismo Euskadi Elkartearentzat izango da. Horietako edozeinetan parte hartzeko, izena eman behar da abenduaren 14a baino lehen, mezu bat bidaliz 652 766 608 zenbakira.