Alde batetik, Mungia Bidean dagoen autobus geltokia berraktibatuko dute, biribilgunearen ondoan. Bestetik, Arena Barri kaleak geltokia estreinatuko du, udal-brigadak egokitutakoa. Jarduera horregaz, garraio-zerbitzu publikoa hobetu gura dute udalerrian, eta aurrerapauso bat emango dute bide horretan otsailaren 1etik aurrera geltoki bi horiekaz.
Udalak gogoratu duenez, Ekaitz Pau alkateak eta beste hainbat udal-arduradunek bilera bat izan zuten abenduaren 12an Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio, Mugikortasun eta Turismo Sailagaz, udalerritik igarotzen den Bizkaibuseko linea desberdinen ibilbide eta maiztasunetan zenbait aldaketa eta hobekuntza egin behar direla jakinarazteko.