Lucy Sepulveda Velasquez kideak azaldu duenez, ekimen honen ideia beste udalerri batzuetatik dator, eta elkarteko presidentea den Ana Blancok gainontzeko kideei proposatu zien jarduera. Hala, Goscoa Gorlizko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteko presidenteagaz harremanetan jarri ziren, eta Susana Gil lehendakariak "ilusio handiz" eman zien baimena. Modu horretan, herriko denden erakusleihoetan euren obrak erakusteko aukera dute aurten ere. Euren helburu nagusia da ekintza hauen bidez herria kulturalki erakargarriago bilakatzea, bai herritarrentzako bai udatiarrentzako.
Halaber, elkarteko kideek aurtengo Dastatuarte Food&Art 2024 jaialdian ere partu hartu dute, Gorlizko erakusleihoak euren poesiez apainduz.