Hamaika jarduera egingo dituzte Gorlizko andramarietan, abuztuaren 2tik 5era. Alabaina, herritarrentzako ezinbestekoak dira horietako hitzordu bi: XLIX. Tortilla Txapelketa eta LXII. Paella Txapelketa. Hala, denen aurrean erakutsiko dute nork dituen kozinatzeko abilezia handienak, betiere herriko giro ezin hobean. Horrez gain, umeentzako hainbat ekintza ere egingo dituzte, besteak beste, zezensuzkoak, ur-parkea eta diskofesta. Kirolaz gozatzeko parada ere izango dute XXXIV. Herri Krosagaz eta Herri Kirolakaz. Galduko duzu?