Gandiako San Lorentzo jaiak, giro apartan

Nahia Martinez Gondra 2024ko abu. 7a, 08:00

20:00etatik 24:00etara arte DJ erromeria egongo da.

Gorlizko Gandia auzo txikiak festa handia gordetzen du bere barrenan. Horren erakusle da urtero antolatzen dituzten ekintzak, eta aurten ez da gutxiago izango. Horregatik, abuztuaren 10ean, zapatuan, goiz-goizetik gauera arte jai giroan murgilduko dira gorliztarrak. 11:00etan txupina botako dute, eta, 14:00etan, saiheski-parrillada dastatu ahalko dute. Gainera, gorputza astintzeko aukera ere izango dute 20:00etatik 24:00etara arte egongo den Dj erromeriagaz. Ez galdu hurbiltzeko aukera!

Abuztuak 10, zapatua

  • 11:00 Txupina.
  • 13:00-17:00 Ur-parkea umeentzat.
  • 14:00 Saiheski-jana + sagardoa.
  • 20:00-24:00 DJ erromeria.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun