Egitaraua

Tortilla eta sukalki onenaren bila Urezarantzako jaietan

Nahia Martinez Gondra · Ander Zarraga 2024ko abu. 14a, 12:40

Urezarantzako sukalki txapelketa entzutetsua egingo dute domekan. © GABI DE LA MAZA

Abuztuaren 17 eta 18ko aste-akabuan festaz handikiro gozatuko dute Gorlizen, herriko kiroldegian eta Okaratxun.

Tradizio luzeko txapelketa da Gorlizko Urezarantzako sukalki-txapelketa. Zehazki, 52 urte daramate hori ospatzen eta, beraz, lehiaketa irabazteko erronka handia da ere. Halaber, hori ez da izango jaietako protagonista bakarra, festa on batzuk ezin direlako disfrutatu bere tortilla-txapelketa berezirik gabe. Janaz gainera, disko-gaua, zaku-lasterketak, txingak, trikitilariak eta umeentzako ur-parkea ere izango dute herritarrek. Ekintza guztiak bi tokitan egingo dituzte: kiroldegian eta Okaratxun. Has dadila festa Urezarantzan!

Egitaraua:

Abuztuak 17, zapatua
Kiroldegian

  • 12:00 Txupinaren jaurtitzea.
  • 12:30 Ur-parkea umeentzat.
  • 13:00 Luntxa danontzat trikitiagaz girotuta.
  • 16:30 Tute-txapelketa.
  • 17:30 Tortilla-txapelketa. Sariak: 30 euro, 20 euro, 10 euro eta 5 euro.
  • 20:30 Disko-gaua.
  • 21:30 Zezensuzkoa.

Abuztuak 18, domeka
Okaratxun

  • 10:00 LII. Sukalki Txapelketa.
  • 12:00 Trikitilariak.
  • 14:30 Lapikoen aurkezpena.
  • 17:00 Sukalki Txapelketaren sari-banaketa.
  • 18:00 Jolasak: zaku-lasterketak, aulkiena, txingak…
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun