Emakumeenganako Indakeria Matxistaren Kontrako estrategia aurkeztu du Gorlizek

Nahia Martinez Gondra 2024ko aza. 26a, 13:40

2024ko A25, Gorlizen.

Gorlizko Udalak emakumeen kontra egindako indarkeria matxista prebenitzeko tokiko plana aurkeztu du. Helburua da horri aurre egiten dioten emakumeei eta haien seme-alabei arreta integrala bermatzea eta herrian indarkeria mota horrekiko zero tolerantzia sustatzea. Planen horren oinarria giza eskubideak eta emakume eta gizonen aukera berdintasuna dira.

Ildo estrategikoak

  • Sentsibilizazioa, prebentzioa eta kontzientzia hartzea: berdintasunean heztea, indarkeria matxista ikusaraztea eta komunitatea haren desagerpenean inplikatzea.
  • Arreta integrala eta koordinatua; errekuperazioa eta ahalduntzea: Indarkeriari aurre egiten dioten emakumeei arreta integrala, eraginkorra eta eskuragarria eskaintzea, haien errekuperazioa eta ahalduntzea.
  • Salaketa publikoa, memoria eta erreparazioa: salaketa-prozedurak laguntzea eta Gorlizko emakumeen memoria historikoa berreskuratzea.

Bultzada, jarraipena eta ebaluazioa

  • Talde eragileak (udal ordezkariak, mugimendu feministaren kideak eta gizarte eragileak) planaren inplementazioa, koordinazioa eta berrikuspena egingo du.
  • Urteko eta amaierako ebaluazioa. Urtero aztertuko da egindako ekintzen eragina, eta, 2027an, planaren amaieran, planaren betetze-mailaren eta eraginaren ebaluazioa egingo da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun