Bereizgarri hau, mundu mailako turismo-sektoreko azoka garrantzitsuenetako baten esparruan eman da, eta horrek EAEko turismoan mugarri honek duen garrantzia azpimarratzen du. Ekitaldian izan dira Inmaculada Arco, Gorlizko Kultura, Ekonomia eta Ogasuneko eta Jaietako zinegotzia; Nerea Goiri, herriko Turismo teknikaria; Gorka Elgezabal, Jata Ondo Landa Garapen Elkarteko presidentea; eta Eduardo Cicuendez, AENOReko Marketin eta Marka zuzendaria, sari hau egiaztatzeaz arduratzen den enpresa.
Nazioartean lehen aldiz jasotako ziurtagiri hau Gorlizek berrikuntza teknologikoagaz, jasangarritasunagaz eta turismo kudeaketaren etengabeko hobekuntzagaz duen konpromisoaren emaitza da. Gainera, Gorlizko Turismo Bulegoa sektorean erreferente bihurtzen ari da, turismo-eredu adimentsuago eta iraunkorrago baterako bidea ezarriz.