Erakusketaren helburua da bidegorri berriaren proiektuaren xehetasunak herritarrei aurkeztea eta haien ekarpenak jasotzea, aste osoan zehar bertan egongo den iradokizunak jasotzeko postontzi baten bidez. Udalak herritarrak animatu gura ditu beren ideiak eta kezkak adieraztera, beren iritzia funtsezkoa baita proiektua herritarren beharretara egokitzen dela bermatzeko.
Sertutxenara hurbiltzeko aukerarik ez duten herritarrek, beren iradokizunak formulario digital honetan betez helarazi ditzakete.