Gorlizko Aratz Dantza Taldeak 45. urteurrena ospatuko du aste-akabu honetan!

Nahia Martinez Gondra 2025ko eka. 26a, 12:31

132 kide aktibo ditu Aratz Dantza Taldeak.

Azkenean heldu da Gorlizko Aratz Dantza Taldeko datarik garrantzitsuena: aste-akabu honetan euren 45 urteak ospatuko dituzte! Urteurrena jai giroan gozatzeko asmoz,  ekainaren 28an, zapatu honetan, dantzaldi eta erromeria bat egingo dute. Gainera, egun berezi hori San Pedro egun bereziagaz ere elkartuko da. Hala, 29an, domekan, dantzaldia, sardinada eta zezensuzkoa ere egongo da San Pedro Plazan.

Egitaraua

Ekainak 28, zapatua
  • 20:00 Dantzaldia, Ibarreta plazan.
  • 22:30 Luhartz Erromeria, San Pedro plazan.
Ekainak 29, San Pedro Eguna
  • 19:00 Dantzaldia, San Pedro plazan.
  • 20:00 Sardinada, San Pedro plazan.
  • 21:00 Zezensuzkoa, San Pedro plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun