Jairik jai, atsedenik gabe

Nahia Martinez Gondra 2025ko abu. 17a, 10:00

Sukalki lehiaketa.

Abuztuaren 17 eta 18an gorliztarrek badute plana: Urezarantzako 53. Sukalki Txapelketa! Has daitezela tripa prestatzen, asko beteko dutelako aste-akabu horretan! 

Tradizio luzeko txapelketa da Gorlizko Urezarantzako sukalki txapelketa. Aurtengoagaz, 53 urte beteko ditu, beraz, esperientzia luzeko partaideak ere baditu lehia biziak. Alabaina, hori ez da izango jaietako protagonista bakarra, festa on batzuk ezin direlako disfrutatu musika on eta dantza zoro barik. Hala, disko-gaua, zezensuzkoa, herri-kirolak eta trikitilariak ere izango dituzte Urezarantzan. Urtero legez, ekintza guztiak bi toki nagusitan egingo dituzte: kiroldegian eta Okaratxun. Beraz, ez da galtzeko modurik egongo. Animatu eta batu Urezarantzako jaietara!

Egitaraua

Abuztuak 17, zapatua-Kiroldegian
  • 12:30 Ur-parkea umeentzat.
  • 13:00 Luntxa danontzat trikitiagaz girotuta.
  • 16:30 Tute txapelketa.
  • 17:30 Tortilla txapelketa. Tortillen sariak: 30 euro,  20 euro, 10 euro eta 5 euro.
  • 20:30 Disko-gaua.
  • 21:30 Zezensuzkoa.
Abuztuak 18, domeka-Okaratxun
  • 10:00 LII. Sukalki Txapelketa.
  • 12:00 Trikitilariak.
  • 14:30 Lapikoen aurkezpena.
  • 17:00 Sukalki txapelketaren sari-banaketa.
  • 18:00 Jolasak: zaku-lasterketak, aulkiena, txingak…
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun