Gaur da Gorlizko haurreskolan izena emateko azken eguna!

Nahia Martinez Gondra 2025ko uzt. 9a, 12:51

Gorlizko haurreskola berria.

Plaza eskaera egiteko gaur da, uztailaren 9a, azken eguna. Hala, aurrez aurre udaleko HAZ zerbitzuan edo telematikoki egin ahalko da. Deialdia 2024 eta 2025 urteetan jaiotako haurren familiei zuzenduta dago eta eskabideen kopuruak plaza erabilgarriak gainditzen baditu, Haurreskolen araudian ezarritako baremazio irizpideak aplikatuz esleituko dira.

  • Izen-emateen egutegia:
    • ​​Eskariak aurrez-aurre entregatzea (Gorlizko Udaletxean): uztailaren 7tik 9ra.
    • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: uztailaren 14an.
    • Erreklamazio eta zuzenketa-epea: uztailar​en 15an.
    • Eskaerari uko egitea: uztailaren 15a o Behin-betiko zerrendak argitaratzea: uztailaren 17a.
  • Zein dokumentazio aurkeztu behar dut?
    • Izen-emateko eskabidea Beteta.
    • Erregistro zibileko inskripzioaren fotokopia edo familia liburua.
      • Haurra eta aita/ama edo lege tutorearen datuak aurkeztu behar dira.
    • Haurraren aita, ama edo lege tutorearen NANaren fotokopia eta atzerritarra izanez gero AIT.
      • NAN edo AIT agiririk ez izanez gero, Pasaportea.
    • Urtebete baino gutxiagoko haurren kasuan jaiotzagatiko eta adingabearen zaintzagatiko prestazioaren gaineko Gizarte Segurantzaren ebazpena edo empresa ziurtagiri eguneratua.
      • Prestazioa jasotzeko baldintzak betetzen ez diren kasuetan, lan bizitza eguneratua aurkeztu beharko dira.
      • Enpresa ziurtagiri eguneratua eta lan bizitza eguneratua, “eguneratuak” kontsideratuko dira baldin eta dokumentuaren data eta aurkezte dataren artean 3 hilabete baino gehiago pasatu ez badira.
  • Haurren hasiera- data haurreskolan: irailaren 4an edo haurreskolak bere egutegian zehaztutako datan​.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Haurreskola Partzuergoko web orrialdea: www.haurreskolak.eus.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun