Nagusientzako mezagaz, luntxagaz eta Arantza Dantza Taldeko umeen emanaldiagaz eman diete amaiera aurtengo Andra Mariko jaiei Gorlizen. Beste urte batez, Plentzia eta Gorliz artean dagoen muino horretako baselizaren inguruan bildu dira herritarrak egun eder batzuez gozatzeko. Festetako plater nagusia domekako paella txapelketa izan bazen ere, ederto pasatzeko hamaika aukera izan dira aste-akabuan. Hemen festen azken egunak utzitako irudiak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!