Hasteko, barikuan, Oihan Vega DJaren eskutik hasiko dira ekintzak, bereziki umeei zuzendutako musika-eskaintzagaz. Zapatuan, aldiz, Sorgina Txirulinaren ipuin-kontaketak emango dio hasiera egunari, eta, ondoren, kuadrillek hartuko dute protagonismoa: herri-bazkaria, karro-poteoa eta, aurtengo berrikuntza nagusi gisa, show-formatuko jarduera ez-lehiakorra egingo dute, mozorroak eta musika uztartuta, helburua lehiatzea baino gehiago elkarregaz gozatzea izango dela azpimarratu dute antolatzaileek.
Domekan, berriz, tradizioak hartuko du lekukoa: XV. tostada txapelketa, desfile tradizionala eta Mielotxinen erretzea izango dira eguneko une nagusiak.
Gorlizko 2026ko Inauteria herritarrakaz partekatutako lanaren emaitza dela azpimarratu dute udal-iturriek; izan ere, azaldu dutenez, bilerak egin dituzte herriko kuadrillakaz, haien proposamenak entzuteko eta herriarentzat pentsatutako programazioa eraikitzeko, herriko jai-giroan aktiboki parte hartzen dutenen kezkak eta ekarpenak kontuan hartuta.
Ekaitz Pau alkatearen hitzetan, "inauteri hauek Gorlizko herriaren isla izatea bilatu dugu: herri parte-hartzailea, gazteria parte hartzailearekin eta jaiak guztion artean eraikitzeko gogoa duena. Kuadrillei entzutea eta haiekin lan egitea funtsezkoa izan da komunitatean gozatzeko pentsatutako programazioa diseinatzeko".
Egitaraua:
Otsailak 14, zapatua
Elizako Plaza
- 12:00 Sorgina Txirulina: Nirekin bidaiatu, Ibarreta Plazan eta frontoian
- 13:00 Baffle poteoa, Elexaldetik abiatuta
- 15:00 Herri bazkaria: Comic Popular (Txartelak Portalena tabernan, 10 euro – info: @gorlizkokuadrillak)
- 16:30 Zezen mekanikoa
- 18:00 Kuadrillen show-a
- 19:30 Karro-poteo musikatua, Elexaldetik
- 22:30 Nonbait erromeria
Otsailak 15, domeka
Ibarreta Plaza
- 11:00 Tostada lehiaketaren izen-emateak.
- 12:00 Aurkezpena.
- 13:30 Dastaketa eta sari banaketa.
- 18:30 Mielotxinen erretzea, Aratz Dantza Taldeagaz.