Correosek 24 orduz martxan egongo den Citypaq zerbitzu berria jarri du martxan Gorlizen

Ander Zarraga 2026ko otsailaren 25a

Behin paketeak kutxatilara heldu, hartzaileek bost egun izango dituzte paketea jasotzeko. © CORREOS

Correosek Citypaq terminal berria instalatu du Itsabide kalean dagoen Gorlizko Correoseko bulegoan. Asteko zazpi egunetan eguneko 24orduetan erabilgarri egongo den autozerbitzu armairu-sistema honek online erosketen paketeak jasotzeko, bidaltzeko eta itzultzeko aukera ematen du, bulegoko ordutegietatik kanpo ere, herritarren egunerokoa errazteko.

Correoseko arduradunek azpimarratu dutenez, zerbitzuaren abantaila nagusia da hartzaileak edo bidaltzaileak une egokiena aukeratzen duela paketea jasotzeko edo uzteko. Hala, paketeak jasotzeko, bezeroek Citypaq puntu bat aukeratu dezakete denda digitalen bidez zuzenean, edo zain duten bidalketaren entrega-modua aldatuta Correos Modify tresnaren bitartez. Gainera, erabiltzaileek Correosen aplikazioan izena emanez, Citypaq gogokoenari lotutako "helbide pertsonala" sortu dezakete.

Bidalketak egiteko, bezeroek aldez aurretik Correosen webgunean edo app-ean ordainketa egin dezakete, eta horren truke kode bat jasoko dute paketea kutxatilan uzteko. Era berean, online erosketen itzulketak ere egin daitezke Citypaq bidez, denda digitalak aurretik emandako kodearekin.

Halaber, Correosen aplikazioa instalatuta dutenek aukera gehiago izango dituzte: tokia erreserbatzea aldez aurretik, bidalketen jarraipena egitea eta jakinarazpenak jasotzea, paketea kutxatilan utzi den unean bertan. Correosen arabera, hartzaileek bost egun izango dituzte paketea jasotzeko; epe hori igarota, paketea 15 egun gehiagoz egongo da eskuragarri bulegoan. Gorlizko Citypaq berriak 18 konpartimentu ditu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun