Dastatuartek artea, gastronomia eta elkartasuna uztartu ditu Gorlizen

Ander Zarraga 2026ko uztailaren 7a

Urtero legez, Dastartuartek alde solidarioa ere izan du Adela EH fundazioaren alde egindako paella erraldoiagaz. © GORLIZKO UDALA

Dastatuarteren zazpigarren edizioak artearen, gastronomiaren eta parte-hartzearen topagune bihurtu du Gorliz uztailaren 3tik 5era. Hiru egunez, 50 jarduera baino gehiago egin dituzte herriko hainbat gunetan, adin guztietako herritarrei eta bisitariei zuzenduta, eta jaialdiak berriro erakutsi du tokiko sorkuntzak, literatura, artisautza eta elkartasunak bat egiteko duten gaitasuna.

Aurtengo edizioan, gastronomiak eta kaleko giroak protagonismo handia izan dute, artisau-produktuen azokagaz, foodtruckakaz eta dastaketa zein ekintza gastronomiko askotarikoakaz. Horrez gainera, Gorlizko Idazleen Elkarteak erakusleihoak poesiagaz janzteko ekimena egin du, herriko hainbat saltokiren laguntzagaz; horrela, merkataritza-guneak ere jaialdiaren parte bihurtu dira.

Pintxo Lehiaketari dagokionez, Urtero legez, Dastartuartek alde solidarioa ere izan du Adela EH fundazioaren alde egindako paella erraldoiagaz. © GORLIZKO UDALATxispas Tabernak eskuratu du lehen saria, pintxo originalenaren eta aurkezpen zein zapore onenaren aitortza jasota. Bigarren postua Argintxe Tabernarentzat izan da, eta hirugarrena Jamonostruckentzat. Gainera, 300 eurotan baloratutako saski gastronomikoaren irabazlea Alejandro Miralles izan da.

Dastatuartek, aurten ere, elkartasunerako tartea izan du. Ohiko paella solidarioa Adela EH fundazioaren alde egin dute, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa duten pertsonak eta haien familiak babesteko lan egiten duen erakundearentzat. Ekimen horrek jaialdiaren izaera komunitarioa indartu du, gastronomia eta gizarte-konpromisoa uztartuta.

Antolatzaileek nabarmendu dute Dastatuartek herria aire zabaleko agertoki bihurtu duela, bertako zein kanpotik etorritako familientzat aisialdirako eta kulturaz gozatzeko aukera eskainita. Jaialdiak, horrela, Gorlizen gero eta errotuago dagoen hitzordua dela berretsi du, arte-adierazpenak, sukaldaritza eta herritarren parte-hartzea elkarren osagarri bihurtuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun