Leioako ikastetxeek 1.800 eurora arteko laguntzak eskatu ahal izango dituzte hezkuntza-proiektuetarako

Izaro Garcia aza 13, 11:13 Leioa

Leioako Udalak 40.000 euro bideratuko ditu 2026-2027 ikasturtean bizikidetza, berdintasuna, euskararen erabilera eta bestelako balioak lantzen dituzten hezkuntza-proiektuak laguntzeko. Herriko ikastetxe publikoek, itunpekoek eta guraso-elkarteek eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak, eta proiektu bakoitzak gehienez 1.800 euro jasoko ditu.

Ostalaritzako doako bi ikastaro eskainiko dituzte Leioan

Izaro Garcia aza 13, 10:00 Leioa

Leioako Udalak ostalaritzaren arloko bi ikastaro antolatu ditu azaroaren 23tik abenduaren 1era bitartean. Bata taberna eta jatetxeetako zerbitzuari zein enologiari buruzkoa izango da, eta bestea elikagaiak manipulatzeko txartela lortzeko. Biak doakoak dira, baina plaza mugatuak dituzte, eta izena Behargintzan eman beharko da.

Romo Eskolan, Getxo
Barrikako udal liburutegia, Barrika
Barrikako udal liburutegia, Barrika
Urdulizko Santa Marina Haitzetan, Uribe Kosta